IBERMÁTICAK BERE ZIBERSEGURTASUN ARLOA BULTZATU DU ITS SECURITY-REN % 100 EROSITA

Ahalmenak gehitu dituzte, 2024rako 25 milioiko negozio-bolumena lortzeko helburuarekin zibersegurtasun zerbitzuetan

Ibermáticak ITS Security enpresaren % 100 eskuratu du bere zibersegurtasun-negozioa bultzatzeko. ITS Securityk, orain arte Egile industria-taldean egon eta zibererasoen aurkako prebentzio-babes automatizatuan aditua denak, 6 milioi euro fakturatu zituen iaz, eta berrogei bulego ditu Espainia osotik banatuta. Horri esker, merkatu osoa barne hartzen du. Helburua da batze horrekin diru-sarreren bolumena 25 milioi euro arte handitzea arlo horretan, 2024. urtean.

Ekonomiaren digitalizazioaren ondorioz, oro har, enpresen kezka nagusia arrisku zibernetikoa da. Espainian halaxe da ere bai, irabazi-galeren gainetik lehen aldiz, orain arte erakundeen kezka nagusia izan dena. Horrela berresten dute zenbait erakunde garrantzitsuk, hala nola Gartner, PwC edo Allianz erakundeek egindako azterlanek. Horrenbestez, handitzen ari den negozioa da zibersegurtasuna, eta Ibermáticaren estrategia merkatu horretan gora egitea da.

Estrategia horrek, ITS Security erostea ekarri du, Ibermáticarekin zorroa bateratuko duen enpresa, betiere bere markari eta SOCei (Security Operations Center) eutsiz. Horrez gain, Alvaro Frailek zuzendari nagusi gisa jarraituko du.

Soluzioen zorro berriari Ester, Ibermaticaren gaur egungo zerbitzuak indartuko dituzte, ez ITn bakarrik, OTen ere bai, eta besteak beste hauek barne hartuko dituzte: end-point eta server, datu-kontrola, informazioaren segurtasuna, auditoretzak eta gobernua, OT segurtasuna eta segurtasun perimetrala.

Enpresako 50 langileek gaur egungo bulegoetan lan egiten jarraituko dute, hala ere, helburua langile gehiago kontratatzea da, gertatzen den hazkundearen arabera. Azkenik, markari ere eutsiko zaio, baina Ibermáticaren irudi korporatiboaren babespean.

ITS Security enpresak lurralde nazional osoa barne hartzen du, eta bulego fisikoak ditu Madrilen, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan. Bestalde, hainbat bezero ditu sektore hauetan: AAPP, osasuna, energia eta utilities, garraioa, 4.0 industria, Smartcities eta IKT oro har. Carnegie-Mellon Unibertsitateak 1988. urtetik Interneteko segurtasun-gorabeheren aurrean erantzuten adituak diren ekintza-zentroei emandako Computer Emergency Response Team (CERT) egiaztagiria du 2016. urtetik. Halaber, FIRST (Forum of Incident Response and Security Teams) foroaren eskubide osoko kidea da. Istripuen aurreko taldeen nazioarteko foro nagusia da, eta sarbide oso mugatua dute, izan ere, 500 kide bakarrik ditu ehun herrialde ingurutan. CSIRT.es-eko kide ofizial gisa onartu dute, zibersegurtasuneko foro nazional nagusia dena; baita Europako zibersegurtasuneko foro nagusian ere, hots, TF-CSIRT - Trusted Introducer-en. Hor, Europako CERT-ek informazioa partekatzeaz gain, lankidetzan aritzen dira eta berritzen dute. Egiaztatutako kidea da.

Horrez gain, Cybasque-n ere bada, joan den otsailean aurkeztutako euskal zibersegurtasun-enpresen elkartea dena.

Juan Ignacio Sanzek, Ibermática-ko CEOk azaldu duen moduan, "erosketa honekin, zibersegurtasunaren esparruan erreferentziako IT hornitzaile bihurtzea da gure helburua. Arlo horretan finkatuko gara, bezeroei balio erantsi eta osagarria emanez, eta expertise berri bihurtuz”. Sanzek dio helburua dela "korporazio handien zibersegurtasun arloetan laguntzea, baina mid market-en industria-merkatuari ere erreparatzea”.

Bestalde, Alvaro Fraile-k, ITS Security-ko zuzendari nagusiak dio “Ibermatica-k Espainiako merkatuan duen indar eta tamainako talde batean sartzea merkatuan hazteko eta ezagutzeko aukera ezin hobea da”.

 

CID360 eta Nuklea360

ITSk bere soluzio-multzoa da, eta horien artean, belaunaldi berriko segurtasun-plataforma bateratua (CiD360) nabarmentzen da. Urratzeak, erasoak eta intrusioak prebenitzen dute, adimen eta adimenaren aurkako teknikak erabiliz, Sare, Hodei eta Amaierako Puntuko segurtasuna konbinatzen dituelako. Zibererasoak aurkitu eta horren aurkako prebentzio-babesa ematen du modu automatizatuan etapa guztietan, etekinean eraginik izan gabe.

CID360 plataformak adierazleak aurkitu, aztertu eta lotzen ditu fitxategi, erabiltzaile, sare, gailu eta lanpostuen artean. Halaber, mehatxu ezezagunak eta babes-perimetroek aurkitu ez dituztenak identifikatzeko aukera ematen du. Horri esker, identifikatu eta berehala ezabatzen dira.

Nuklea360 plataformak, ITS-ren I+G+b-ren berezko beste soluzio bat denak, IoT Industria Zibersegurtasuna ematen du. Industria Kontroleko Sistemen (ICS) babesa ezinbesteko beharra da dagoeneko. Hori dela eta, Nuklea360-k inbentarioak eta azterketak egiten ditu OT industria-inguruneetan eta kontrolatzaile kritiko eta haien konfigurazioetan gertatutako aldaketak modu bakarrean identifikatzen ditu.

ITSren soluzioak erraz txertatzen dira dagoen zibersegurtasun azpiegituran. Horrela, erakundeek ahalmen eta malgutasun handia dute erantzuteko. ITS Security-ren mehatxuen aurkako adimen-taldea den UNIT71en babesa du. Talde hori, zibersegurtasunean eta industria-sektorean adituak diren pertsonez osatuta dago. UNIT71ek azken mehatxuei buruzko informazioa bildu, aztertu eta ematen du, denbora errealean, bai TI, bai OT inguruneetan. Horri esker, nabarmen murrizten da positibo faltsuen zerrenda, eta ingurune kritikoenetan gertatzen diren erasoak detektatzen ditu.

ITS Securityk aholkularitza-proiektuak ere egiten ditu, arautegi eta estandar ezagunenak egokitzeko eta ezartzeko (ISO 27001, ISO 20000, PIC LEGEA, DPAO…), bestelako jardueren artean.

 

Ibermática

Ibermática IT zebitzuen konpainia orokorra da, eta 1973. urtetik lan egiten du merkatuan. Besteak beste arlo hauetan aritzen da: aholkularitza, azpiegitura zerbitzuak, informazio-sistemen integrazioa, outsourcing eta enpresa kudeatzeko soluzio integratuen ezarpena. Halaber, jarduera-sektore nagusietan (finantzak, aseguruak, industria, zerbitzuak, Telco & Media, osasuna, utilitieak eta administrazio publikoa) jarduten du, eta hor, berariazko sektore-soluzioak ematen ditu.

Soluzio eta zerbitzu aurreratuen eskaintza zabal horren bidez, erakundeen eraginkortasuna hobetzeaz gain, haien transformazio digitala ere bultzatzen du. Horrela, arreta berezia jartzen die bezero bakoitzaren erronkei, haren beharrei egokituz, baina errealitate teknologiko orokorrak baztertu gabe. Hori horrela, 4.0. industria eta transformazio digitaleko proiektuak espezializazio-gune argiak dira. Cloud, analytics, mugikortasuna, Social Business, Zibersegurtasuna, Blockchain, Cloudture, IoT edo Bimodal IT dira bezeroen eskura jartzen dituen teknologietako batzuk, aro digital berriari aurre egiteko.

Horrekin guztiarekin, 2018an 241 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, eta 3.350 langile baino gehiago ditu Latinoamerikako zenbait herrialdetan, Estatu Batuetan, Portugalen eta Andorran dituen 20 gune baino gehiagotan banatuta. Bere Berrikuntza Erakundeak, i3B-k, 5 milioi euroko urteko aurrekontua du, eta 71 ikertzaile ditu zenbait proiektutan lan egiten.

 

ITS Security-ri buruz

ITS Security zibersegurtasunean aditua den konpainia da. Duela hamarkada bat baino gehiago sortu zen Gipuzkoan, Egile industria-taldearen barruan. Egoitza nagusia Gipuzkoan dago, eta Euskadin, Katalunian, Madrilen, Nafarroan eta Galizian ere badago. Bere Zibersegurtasun Jarduera Zentroak (SOC) CERT ziurtagiria du. Ziurtagiri hori (Computer Emergency Response Team), Carnegie-Mellon Unibertsitateak 1988. urtetik Interneteko segurtasun-gorabeheren aurrean erantzuten adituak diren ekintza-zentroei emandako egiaztagiria da. Industria zibersegurtasunaren arloan aitzindaria da, eta FIRST (Forum of Incident Response and Security Teams) nazioarteko zibersegurtasun foroan eskubide osoko kide gisa sartzen den lehen CERT da, industria zibersegurtasunean frogatutako esperientzia izanda. Oro har, fororik garrantzitsuena da zibersegurtasun erasoei erantzuteko, eta 100 herrialde inguruko 500 taldek baino gehiagok osatzen dute. Talde horiek, informazioa, tresnak eta jardunbide egokiak partekatzen dituzte informatika-segurtasuneko erasoak prebenitzeko eta horiek aurrean jarduteko.

Bere eskaintza adituak diren zibersegurtasun soluzio eta zerbitzuak ematean datza, bai IT (Information Technology), bai OT (Operational Technology) inguruneetarako, enpresa eta erakundeei zibersegurtasuneko urratzeak prebenitzen laguntzeko.

Emaitzak konpainiaren bilakaeraren eta merkatuan duen kokapenaren erakusgarriak dira: 2019ko ekitaldia 6 milioi euro baino gehiagoko fakturazioarekin amaitu zuen, eta 50 langile baino gehiago ditu banatuta bere ordezkaritzetan.

Izan zaitez Egile

Egin jauzi bat zure ibilbide profesionalean.
Izan zaitez Egile.

Bidal iezaguzu zure curriculuma eta izan zaitez Egile
close overlay