Gu:
Zer da Egile Group?

Euskaraz, “egile”, egiten edo sortzen duena da. Gure talde industrial eta teknologikoaren xedea aukerak ematearen balioa nabarmentzea da, eta, horretarako, etorkizun handiko sektoreetan lan egiten duten enpresa teknologikoak sustatzen ditu, balio handiko produktuak, zerbitzuak eta soluzioak garatzen dituztenak.

Sortzen diren aukera enpresarial eta teknologikoei etengabe adi egoteari eta dugun tamainari esker, Egile talde industrial dibertsifikatua da; gure dibisio independenteek aeronautika, espazioa, zientzia, metalezko bilgarriak, ura eta ingurumena, edo zibersegurtasun industriala eta osasuna bezalako sektoreetan egiten dute lan.


Taldeko enpresak

Egile

DMP eta Zehatz enpresen batura da Egile Mechanics, S.L., 2018aren amaieran izen sozial bakarrean elkartzea erabaki zutenean sortutakoa. Bost negozio-unitate espezializaturen bidez soluzioak eskaintzen ditu hainbat sektoretarako; besteak beste, aeronautika, elikagaien sektorerako metalezko bilgarriak, doitasun handia behar duten zientziarako aplikazioak.

Joan gure webgunera
 Tecexsa

Espezialista da uren arazketarako ekipamenduen diseinuan, fabrikazioan, ingeniaritzan eta giltza eskurako instalazioan. Bokazio berritzailearekin, neurrirako berariazko soluzioak eskaintzen ditu gezatze-proiektuetarako nazioarteko bezeroentzat.

Joan gure webgunera

Linked to Egile enpresak

Its

Digitalizazioa, 4.0 Industria eta delinkuentzia informatikoa bezalako erronken aurrean industriak dituen premia eta ahultasunei aurre egiteko zerbitzu integrala.
ITS 2007an jaio zen Egile Taldean eta 2020an Ibermáticak bereganatu zuen.

Joan gure webgunera
Cybersurgery

Zirujauek bizkarrezurrean ebakuntzak egiteko lana errazteko eta arriskuak gutxitzeko soluzioak garatzen ditu. Bere beso robotikoa giza ekintzari zehaztasuna eta segurtasuna ematen dizkion soluzio teknologikoak emanez aritzen da.

Joan gure webgunera
smartpm

SmartPM, Elgoibarren kokatutakoa, industriako mekanizatze prozesuetan eta soluzio robotizatuetan aditua da.

Joan gure webgunera
createch

Createch Medical hortz ingeniaritzako enpresa da, eta soluzio aukera zabala du protesietarako egituretan. Bere garapenen emaitza CAD/CAM egitura bereziak dira. Horiei esker, erreferenteak dira sektorean.
Createch Medical 2006an sortu zen Egile taldean eta 2018an Straumann multinazionalak eskuratu zuen arren, taldeari lotuta jarraitzen du hainbat zerbitzu eta berrikuntza proiekturen bidez.

Joan gure webgunera

Gure balioak

Gure enpresen balioak Egile osatzen duten pertsonen balioak dira. Ez bagenitu gure balioak, Egile Taldea ez litzateke gaur egun dena izango. Eta Egile osatzen duten pertsonak gabe ez litzateke posible izango gure etengabeko exijentzia-maila mantentzea.

Gure eginkizunarekin bat, gure balioek aukerak kudeatzeko kulturari erreparatzen diote:

Konpromisoa

Konpromisoa

Talde-lana

Talde-lana

Etengabe hobetzeko gogoa

Etengabe hobetzeko gogoa

Enpresa-kultura

EGILEk erreferentea izan nahi du nazioartean, taldeko enpresen eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen kalitateagatik, haren garapen teknologikoaren mailagatik, hura osatzen duten pertsonen garapenagatik eta haren interes-talde guztientzat lortzen dituen emaitzengatik.

Funtsezkoa da enpresa-kultura bateratu eta irekia izatea maila guztietan, EGILE osatzen duten pertsona guztiek proiektu bera partekatu, eta informazio gardena eta zehatza jaso dezaten. Bai kudeaketari, bai emaitzei dagokienez, balioetan, konfiantzan eta partaidetzan oinarritzen den kultura bat, eta kudeaketa zintzo eta garden batean eta gure pertsonekiko konpromisoan oinarritutako lidergoa.

EGILEn gogor egiten dugu lan, gure jarduerak ingurunean duen inpaktua gutxitzeko eta gure bezeroen, akziodunen, langileen, hornitzaileen eta, orokorrean, gizartearen premiei ahalik eta ondoen erantzuteko:

Aniztasuna errespetatuz, aukera-berdintasuna sustatuz eta generoa, adina, desgaitasuna edo bestelako ezaugarriren bat dela-eta diskriminatzea gaitzetsiz.

Gure ingurunea zainduz, ingurumen-inpaktua gutxitzeko ahaleginak eginez eta gure prozesuetan erabiltzen ditugun baliabide naturalen, energien eta materialen erabilera optimizatuz.

Lana eta familia bateragarri egiteko politikak sustatuz, familiaren erabateko garapena ahalbidetu, eta egiten den lanaren eraginkortasuna areagotzeko.

Balioa eta aberastasuna sortuz: gure taldeko enpresek balio handiko produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzte haien sektoreetarako. Horrela, gure ingurunearen eta gizarte osoaren garapenari, berrikuntzari eta aberasteari ekarpena egiten diogu.

Gure ingurunearengandik jasotakoa itzultzen, ahal dugun heinean. Gure komunitatearen garapen sozialari eta giza garapenari mesede egiten dioten jardueretan parte hartzea edo laguntzea eta ekitaldiak babestea da esker ona adierazteko dugun modua.

Hau da gure historia

1990ean sortu ginen eta nazioartean, doitasun handiko mekanikaren arloan, erreferentea den enpresa bat izatea lortu dugu.

Egile Mechanics S.L. 2018an jaio zen, DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión, S.L.,) eta Zehatz S.L. enpresek bat egin zutenean. Egile taldeko bi enpresa horiek banakako sozietate-izenak alde batera utzi, eta doitasun-mekanikan ardaztutako erakunde bakar bat sortu zuten.

Sartu eta ezagutu gure historia
01 / 04

1990-1999

Zehatz | Plangintza estrategikoa | Ingeniaritza | DPM

  • 1990. urtean Zehatz, S.L. sortu zen Elgoibarren, gaur egun Egile taldea denaren hasikina. Hasiera batean, artezketan espezializatutako mikroenpresa bat zen, makina-erremintaren sektorean lan egiten zuena, azpikontratista gisa.
02 / 04

2000-2005

DMP Plan estrategikoa | Grupo Egile taldearen sorrera

  • 1992. urtean egin zuen lehen planteamendu estrategikoa. Eboluzionatzea erabaki zuen, eta tailer bat izatetik estrategia argi bat zuen enpresa bat izatera pasatu zen. Merkataritza-jarduera hasi zen, eta metalezko ontziaren sektorearen alde egin genuen.
03 / 04

2006-2010

Createch Medical | ITS Security | EIS Innovative Solutions

  • 1995. urtean ingeniaritza jarduera hasi genuen. Laster garatu zituen lehenengo trokel progresiboak metalezko bilgarrien sektorerako, eta mekanizaziorako tresneria garatzen hasi zen makina-erremintaren sektorerako.
04 / 04

2011 - Gaur egun

Tecexsa | Cyber Surgery | Egile Mechanics | SmartPM

  • 1999. urtean, XX. mendea uztear geundela, DMP (Desarrollos Mecánicos de Precisión, S.L.) sortu genuen. Horrez gain, aeronautikan ere lanean hasi ginen, osagai konplexuetan, eta doitasunezko osagaietan. Frantziari erreparatu genion, hots auzoko herrialdeari, munduko bigarren potentzia zelako.

Berrikuntza

Berrikuntza eta Garapena Egile Taldearen berezko jarduera da: etengabe ari gara berrikuntzak egiten, eta horren adibide da merkatuen eskariei erantzuteko soluzio teknologiko eta antolatzeko soluzio berriak sortzeko dugun gaitasuna da; horrela sortu dira sektore estrategikoetan ditugun spin-off teknologikoak.

Berrikuntza prozesu deszentralizatua, irekia eta soziala dela uste dugu. Deszentralizatua, taldeko negozio-unitate eta enpresa bakoitzean egiten delako, berrikuntzako zuzendaritzaren laguntzarekin. Irekia, unibertsitateek, teknologia-zentroek eta ekipamenduen fabrikatzaileek ere prozesuan parte hartzen dutelako. Soziala, taldeko pertsona guztiek parte hartu behar dutela uste dugulako, ahaldundu eta motiba daitezen eta haien benetako potentziala aprobetxa dezaten.

Gure gaitasunen ezaugarri nagusia Taldea osatzen duten enpresen arteko sinergiari esker sortzen den ezagutza da. Oro har, aurrekontuaren %ᅠ17 baino gehiago inbertitzen dugu ikerketan, garapenean eta berrikuntzan, eta I+G+b unitate propioa dugu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan dagoena.

Kopuru hau gainditzen duten I+G+b arloko inbertsioak:
17%

I+G+b unitate propioa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barruan dagoena:
EIS

I+G+b arloan lan egiten duten pertsonak
42

ITS

ESKALA 4.0: Eskalako denbora hobetzea aireportuaren inguruan, Industry 4.0 paradigman oinarrituz

ZE-2017/00042

Arlo estrategikoa: Zibersegurtasuna

Grupo SPRI

Proiektu honetan, aireportu batean eskalako denbora hobetzeko teknologiak garatzen dira. ITSk azpiegitura bat diseinatu eta garatu zuen datuak hartzeko aztertzeko, Smart Airport-en komunikazio-sarean, zibersegurtasunean gerta daitezkeen arazoak detektatzeko. Horrela, azpiegituran gerta daitekeen edozein arazo ahalegin goiz detektatzen da, bereziki etengabeko mehatxu aurreratuak. Proiektuan besteak beste Ikusi-Velatia ere parte hartzen ari da.

ITS

iPOWER: Digital-modelled intelligent powertrain for connected electric bus

ZE-2018/00020

Arlo estrategikoa: Zibersegurtasuna

Grupo SPRI

Proiektuaren xede orokorra ezagutza ikertzea eta sortzea da, autobusen fabrikazio-prozesuen eraldaketa digitala hasteko, eta beste produktu edo zerbitzu batzuk sortzeko, ibilgailu elektrikoen hirugarren belaunaldia gauzatzeko. ITSk ekipamendua diseinatuko du, zibersegurtasuneko diseinu tresna ez-funtzionalak barne hartzeko. Diseinu hau, diseinu funtzionalarekin integratu eta bateratuko da. Proiektuan besteak beste Grupo Irizar enpresa ere parte hartzen ari da.

ITS

CBTC: Elkarrekin jarduteko CBTC sistema berria etorkizuneko hiri-garraiorako

EXP 00110923/IDI-20181068

Arlo estrategikoa: Zibersegurtasuna

CDTI

Proiektu honen bidez CBTC (komunikazioetan oinarritutako tren kontrola) sistema baten garapen teknologikoko esparru bat lortuko da. ERTMS estandarrean oinarrituta dago, eta epe ertain-luzera, hiri-garraioaren esparruan gehieneko automatizazio-mailetara migratzea eta sortzen denetik Security-by-Design paradigma barne hartzea da helburua. ITS segurtasunaren monitorizazio sistemaz arduratzen da kasu honetan, garraio azpiegituran eta seinalizazioan. eta proiektu honetan, besteak beste CAF Signalling enpresak parte hartzen du.

ITS

IT(SIA)^2: ITS adimen artifiziala immunitate artifizialeko sistemen bidez

(CDTI) EXP 00110923/IDI-20181068, (SPRI) ZL-2019/00727

Arlo estrategikoa: Zibersegurtasuna

Grupo SPRI CDTI

ITS Security-k adimen artifizialaren garapena bultzatzen du, zibersegurtasunean batik bat, immunitate-sistemaren antzera, IT(SIA)2 proiektuaren bidez. Paradigma berri honetan oinarrituz, bere immunitate sistema propioak dituen erakundeak sor ditzakegu, beste batzuek ezagutzen ez dituzten mehatxu zibernetikoak automatikoki harrapa ditzaten eta borroka daitezen, gizakiak inola ere esku hartu gabe モgaizkiaヤ ikusteko moduan. IT(SIA)2 antigorputz digital bat gisa arituko da, eta teknologia ibiliko da erabiltzaile eta gailu bakoitzerako eredu arrunta ikastean negozioan. Horrela, neurriak hartuko ditu denbora errealean mehatxuak detektatzeko.

Cybersurgery

ASSURE: Laguntzaile kirurgiko robotizatu seguru eta malgua bizkarrezurreko ebakuntzetarako, gidatze adimendunaren eta errealitate birtualaren bidez.

(CDTI) EXP 00120998/IDI-20191145 (SPRI) ZL-2019/00802

Arlo estrategikoa: Osasuna

Grupo SPRI CDTI

Cyber Surgery proiektu honen garapenaren bidez bi xede bete nahi ditu. Alde batetik, gidatze adimenduneko sistema bat garatzea, gizakia-robota interfaze bat gisa (HRI aurrerantzean), zirujauak robota modu seguru eta malguan kontrola dezan, denbora errealeko egiaztatze-sistema baten bidez. Horrela, robota doitasunez eta segurtasunez mugitu ahalko da kirurgiaren esparruan, zirujauak bere arreta ebakuntza-eremutik kendu behar izan gabe. Horrela, jarduera-eremutik urrun geratzen diren pantailak edo kontrolak erabil ditzake.

Cybersurgery

SUGAR: Surgical Guidance using Augmented Reality

Grant Agreement 777222

Arlo estrategikoa: Osasuna

Horizon 2020 ATTRACT

SUGAR-en helburua da errealitate handituko sistema bat garatzea (AR) bizkarrezurreko odolik gabeko kirurgietarako, robot batek lagunduta. Hauek dira gaur egungo erronkak: nahikoa jarraipeneko doitasuna, lan-fluxu konplexuak, koadroen abiadura baxua eta ebakuntza barruko aldagaien bistaratze falta. SUGAR proiektuak irtenbide berritzailea proposatzen du arazo hauetarako, ARko display baten bidez, buruan muntatu ahal izateko, arakatzaile elektromekaniko berri batekin. Horrela, pazientearen mugimenduari jarraitzeko gai da, doitasun handiarekin. SUGAR proiektuak proposatutako soluzioak MISi (Minimal Invasive Surgery) lotzeko modua aldatzeko eta kirurgia robotikoa goitik behera eraldatzeko ahalmena du.

EIS

AEROLUBE: Kabitazioaren, ihesen eta desbideratze geometrikoen eraginari buruzko ikerketa etorkizuneko motor aeronautikoen lubrifikazio sistemen eraginkortasunean.

KK-2019/00098

Arlo estrategikoa: Lubrifikazio sistemak

Grupo SPRI

Proiektu honetan ikerketa bat egingo da, motor aeronautikoen lubrifikazio sistemen ponpen eraginkortasuna eta gehien eragiten duten aldagaiak aztertzeko, osagaien kabitazioa, ihesak eta desbideratze geometrikoak kontuan hartuz. Horretarako, sistema hidrodinamikoen ereduak eta simulazioak egingo dira, nahikoa ezagutza sortzeko aldagai horiek zer modutan eragiten duten eta sistemen eraginkortasuna nola handi daitekeen ulertzeko.

EIS

LINAC: Partikuluen azeleratzaile trinkoan garatzeko teknologiak

KK-2018/00020

Arlo estrategikoa: Lubrifikazio sistemak

Grupo SPRI Createch

Proiektu honetan EHUko Elektrizitate Sailak, EIS eta Tekniker enpresek parte hartzen dute, eta bere eginkizun nagusia da ezagutza sortzea eta puntako eta eskumeneko talde bat sortzea azeleratzaileen zientziaren eta teknologiaren esparruan. Horrela, osagaiak sortzen eta 7 MeV arteko belaunaldi berriko azeleratzaile trinko batean integratzen haziko da. Soluzio teknologiko trinko eta eraginkorrak lortzeko xedearekin, emaitzak enpresara eraman daitezke, eta nazioarteko proiektu eta azpiegituretan lehiakortasunez parte hartzeko gai dira.

Egile Mechanics

APEM-AM: Diseinu aurreratua, prozesuen eraginkortasuna eta kalitate kontrola fabrikazio gehigarri metalikoan

IDI-20191187

Arlo estrategikoa: Fabrikazio gehigarria

Smart advanced manufacturing Createch

APEM-AM proiektuaren xedea da esparru berria sortzea ekoizteko metalen fabrikazio gehigarrirako, kasu honetan osagai aeronautikoak azkar eta modu fidagarrian ekoizteko. Lan teknikoak diseinu konputazionaleko metodo berriak garatzea, fabrikazio prozesuaren monitorizazio teknikak garatzea eta CNC mekanizatuaren bidez prozesatze ostea barne hartuko ditu. Proiektu honetan Egile Mechanics eta Createch Medical enpresak lankidetzan aritzen dira.

Tecexsa

DAF-UF: Prozesu berri bat garatzea, flotazioan eta ultra-iragazketan oinarritutakoa, ura tratatzeko aplikazioetarako, CFD eredu analitikoen bidez.

ZL-2017/00788

Arlo estrategikoa: Ingurumena

Grupo SPRI

Proiektu honen xedea ura tratatzeko aplikazioetarako prozesu berri bat garatu eta baliozkotzea da, flotazio eta mintz teknologietatik abiatuz. Berrikuntza honen inplikaziorik handiena da elkarrekintza handia egongo litzatekeela bi prozesuen artean, tangaren barruan edo ekipamenduan gertatzen diren fenomenoei batik bat erreparatuz, Fluidoen Dinamika Konputazionaleko (CFD) eredu matematiko berrietan oinarrituz. Hala ere, ikuspegi esperimental batetik, oraindik aurrera egin behar den esparrua da, garatutako ereduei baliozkotasun kuantitatiboa eman ahal izateko. Beraz, instalazio pilotu bat garatuko da CFDT lortutako emaitzak baliozkotu ahal izateko.

close overlay